Hasiera arrow Lan ildoak
Sartu
Lan ildoak PDF Inprimatu E-posta

Irratigintza

Antxeta Irratia (Hendaia), Baionako Gure Irratiarekin batera, 2002an martxan jarri genuen, Antxeta Irratia behe bidasoa eskualdeko euskara hutsezko tokiko irrati bakarra dugu.
Egun lau langile eta 20 laguntzaile biltzen ditu, Antxeta Irratia 2006tik Euskal Irratien federazioan parte hartzen du, Gure Irratia, Xiberoko Botza eta Irulegiko Irratiarekin batera.

Irrati tailerrak

Antxeta irratiaren laguntzarekin, 2003tik behe bidasoa eskualdeko hezkuntza zentroetan irrati tailerrak eskeintzen ditugu, orain arteo ibilbidean 350 haur inguru pasa dira ikastaro hauetatik.
Irrati tailerrak eskeini ditugun zentroak:

  • Txingudi ikastola (Irun)
  • Ama guadalupekoa (Hondarribia)
  • Toki Alai (Irun)
  • Elatzeta (Irun)
  • Dunboa (Irun)
  • El Pilar (Irun)
  • San Vicente de Paul (Irun)
  • Hijas de la cruz (Hondarribia)
  • Plaiaundi institutoa (Irun)
  • Zuhaizti Ikastetxea (Gros - Donostia)
Honekin batera, Hendaiako herriko etxeak, eskolaz kanpoko jardueren egitarauean parte hartzen degu, 2005etik Hendaiako haurrendako irrati tailerrak eskeintzen ditugu. 

Kulturaniztasuna

Antxeta irratian: “ irun europako atea “ emankizuna (2003-2007)  eta Topagunearekin “Gurean murgilduz” (2005) programan parte hartu dugu.
Adiskidetuak etorkinen elkartearekin: “ uhinak koloretan” (2006)

Garapen teknologikoa

Teknologia berrien aplikazioa eta ikerketa bultzatzen dugu, ekinbide honetan, FitBak enpresarekin lankidetzan gaude.
Orain arte ekoiztutako lanak: adebiotec.com,xiberokobotza.com, bidasoamedia.info, urgo.net, hendaia.com
Barne: elkarteei zuzendutako intranet sistema
Software askea euskaraz (gidak)

Grafikagintza

Kanpainia publizitarioen diseinua, ekoizpena, inprenteen zerbitzua
afitxak,triptikoak,pegatinak,txiskeroak

Publizitatea

Hegoaldeko merkataritza eta instituzioen Iparraldeko komunikabideetan (Gure Irratia, Le Journal du Pays Basque, La Semaine du Pays Basque, Antxeta Irratia, Le Petit Basque, Cult’zine).

Kooperazioa

Kooperazio komunikatiboa sustatu eta hegoameriketako herrialdeekin lankideza proiektuak martxan jarri ditugu.
2006an Adiskidetuak, irungo eotrkinen elkartearekin batera, Eusecu.org proiektua sortu genuen, egitasmo honen bitartez, Bidasoa eskualdean eta Ekuadorren irrati tailerrak martxan jarri ditugu.
 

ImageImageImage Image Image