Hasiera arrow Association arrow Barne intraneta
Se connecter
Barne intraneta Convertir en PDF Version imprimable Suggérer par mail
Image

Barne Intranetak, elkarte eta komunikabideentzako tresna izatea du helburu nagusia. Gaur egun elkarte askok bere webgunea sortu eta elikatzen dute, baina  barne antolamenturako ez bada posta elektronikoz, gutxi baliatzen dituzte sareak eskaini ditzakeen baliabideak. Barne intranet web bidezko aplikazioak honako tresnak proposatzen dizkie elkarteei:

  • Kontaktu agenda amankomuna
  • Egutegi kudeatzailea
  • Dokumentuak eta textuak elkarlanean sortu eta editatzeko tresna (wiki)
  • Informazioa eta edukiak antolatzeko tresna dinamikoa

Baliatutako teknologia

Erabilera bultzatzeko ahalik eta teknologia errazena baliatu dugu, horretarako AJAX teknologiak baliatzea erabaki dugu behar den tokitan erabiltzaileak ahalik eta urrats gutxienetan eragiketak egin ditzala.

Horrez gain, formatuen arteko elkarremanari eman diogu garrantzia. Eta honako bi aukera ematen ditu barne intranetak:

  • Kontaktu liburuxka kalkulu orri baten formatuan edo pdf fitxatebi baten bidez deskargatzeko aukera.
  • Egutegi edukiak, interneten google calendar aplikazioarekin sinkronizatzeko aukera. 

Barne.irratiak eta barne.elkarteak

Barne egitasmoak bi adar ditu:

  • barne.irratiak: Irratigintzari begirako tresna egokia prestatu dugu, horretarako barnek programazioa eta albistegiak antolatu eta kudeatzeko tresna bereziarekin dator.
Image
  • barne.elkarteak: Garrantzi gehiago ematen dio egutegi arloari eta aukera ematen du elkarteen artean barne komunikazioak sustatzeko.  

 Image

 

ImageImageImage Image Image