Elkartea

Pausumedia


Zer da

Behe bidasoa eskualdean, euskarazko komunikabideak sustatzeko elkartea da, honekin batera, herri komunikazioarekin loturik dauden ildo ezberdinak zabaltzeko gunea dugu pausumedia.

Helburuak

  • Behe bidasoa eskualdean euskararen normalizazioa, esparru komunikatiboan.
  • Herri komunikazioaren indartzea eskualdean.
  • Euskarazko hedabideen gizarteratzea
  • Kulturaniztasuna bultzatu eta euskararen aldeko jarrera positiboak sustazea.

Elkartearen egitura

  • Pausumedia elkartea, erakunde independientea da.
  • Bere administrazio kontseilu propioa du.
  • Administrazio kontseilua, ildo ezberdinetako arduradunak osatzen dute.

Sustatutako proiektuak

  • Euskarazko irratigintza: Antxeta Irratia
  • Euskarazko prentsa digitala: Bidasoamedia.info
  • Euskarazko prentsa idatzia: Bidasoako HITZA.
  • Euskarazko telebista: Oarso bidasoako HAMAIKA telebista.
  • Irrati tailerrak: Hendaia, Irun eta Hondarribiko hezkuntza zentroetan euskarazko irrati tailerrak (2003tik)
  • Irrati tailer interkulturalak: CEPA ( helduen hezkuntza zentroa 2006), Adiskidetuak elkartearekin ( uhinak koloretan irrati tailerra 2006)
  • Emankizun interkulturalak: “ irun europako atea” ( 2003tik)
  • Kooperazio proiektuak: “ bidasoa-quito “, adiskidetuak (etorkinen elkartearekin)
  • Emakume ildoa: AIZAN,emakume etorkinek hitza hartzen dute (2008)
  • Lankidetza komunikatiboa: "Radio Escuela 2009", Txile,Peru,Argentina
  • Behe Bidasoako HITZA egunkaria, (2008)
  • Kazetari.net: euskaraz ekoiztutako berrien topalekua, (2008)
  • Pausuirratia.net: Behe Bidasoako euskarazko web irratia (2009)
  • haurtxoko irratia: irungo ludoteketan irrati tailerrak (2010)
  • uhinbak aplikazioa: euskarazko irrati streamingnak telefonoetarako aplikazioa (2010)
  • Txileko O´Higins eskualdea 7 irratien eraikitzea (2010)
  • emakume etorkinei zuzendutako irrati tailerrak: adiskidetuak elkartearekin (2010)
  • herrihotsak.info: bidasoa eskualdeko elkarteen irratsaioa (2010)